Asteburuan, ETAren aldeko hainbat pintaketa azaldu dira Iruñeko Alde Zaharrean. Espainiako Polizia Nazionalak horien inguruko txostena helarazi dio Fiskaltzari, horien egileek terrorismoa goretsi dutelakoan.
Bestalde, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak errekerimendua helarazi dio Iruñeko Udalari, margoketak ahalik eta lasterren ezaba ditzan.
Iruñeko Udaleko Eledunen Batzarrak margoketon aurkako adierazpena onartu zuen atzo.
Asteburuan azaldurik pintaketotan, ETAren anagrama ikus daiteke (aizkora eta sugea), “Gora ETA” testuarekin batera.