Joan den ekainaren 29an Gobernuak hartutako erabaki baten emaitza da ereinotz koroa kentzeko asmoarena. Nafarroako Gobernuaren egoitzan dago laureada. Eskultura bati atxikita dago ereinotz koroa eta hortaz, obrari ahalik eta kalterik txikiena sortzeko lehenik, aztertu eginen dute nola egin behar den laureada kentzeko lana.
Laureadaren Gurutze hori 1937an jarri zuten Francisco Franco diktadorearen aginduz. 1936ko eta Guerra Zibilean kolpe militarra babestu zutenak goratzeko modua izan zen hori.