Nafarroako Liburutegiak Patxi Larrainzar-en jatorrizko obra dohaintzan jaso zuen pasa den astean. Aurreko astean ere, irailaren 21ean, antzerkigilearen jaiotzaren urteurrena izan zen eta hura omendu zuten mahai-inguru bat antolatuz.
Nafarroako trantsizioko artista handi honen ibilbide pertsonal eta literarioa aztertu zuten Víctor Iriarte, José María Jiménez, Ignacio Aranguren eta etxe honetako kolaboratzaile Patxi Zabaletak.
Idazle eta politikari leitzarraren eskutik Estelleriko egilea hobe ezagutzeko aukera izan dugu.
Huarteko Arte Garaikidearen Zentroaz ere solastu gara.
Orain arte egindako ibilbidea aintzat hartu, eta proiektuari norabide berria eman nahi diote hemendik aurrera kudeatzaile berriek.
Ekoizpena, hezkuntza, feminismoa eta ikerketa dira datozen lau urteetan garatuko dituzten oinarri nagusiak. Gainera, zentroa gune irekia izatea nahi dute, nahi duenak bertan parte har dezan. Zuzendaritzako kide Oskia Ugarte izan da gurean.