Iruñeko udal ordezkarien solasaldian autobus geltoki zaharrean, kulturgunea eta azoka soziala zabaltzeko dagoen proiektuaz mintzatu gara.
EH Bilduko Patri Perales, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino elkartu ditugu. Mikel Lasarte Ilundaingo behatoki meteorologikoko arduradunak udaren balantzea eta udazkenaren aurreikuspena egin digu. Ainhoa Arano kazetariak udako protagonista izan du hizpide: Pokemon Go. Lander Majuelo, Berlingo gure korrespontsal berriarekin ere mintzatu gara. Osasuna eta Espanyolen arteko partidaren aurreko kronika jaso dugu Iñaki Berastegi kazetariaren eskutik.