Langile bat hil da Urzainkin zuhaitz bat mozten ari zela

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 22a

61 urte zeuzkan atzo zendutako aragoitarrak. Aragoiko beste gazte bat ere larri dago, Izaban antzeko istripu bat izanda.

Bi istripu larri izan ziren atzo zuhaitz mozketarekin lotuta: 61 urteko aragoitar bat zendu da Urzainkin, arbola gainean jausita; Izaban, berriz, buru hezurreko traumatismoa eragin dio beste zuhaitz batek Aragoiko gazte bati. Hura ere mozketa lanetan zebilen.

Orain, 61 urteko gizonaren kasua ikertzen ari da Guardia Zibila. Gaztea, berriz, helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitale Gunera eta larri dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!