Gaur ere Donostia aldera joan gara Gontzal Agoterekin solasteko zinemaldiari buruz, eta Pello Iturria botikariak lo egiteko arazoak dituenentzako produktuak ekarri dizkigu. Iker Moreno gazteak eskeini digu irrintzia eta Josetxo Azkonak tarte berri bat estreinatu du: "Hitzaren arabera". Zentralera joan gara ondoren AEKko Helios del Santorekin hitz egiteko , jakiteko ze nolako giroa zegoen hastear zegoen ikasleen festan. Eta bukatzeko Ene Kantakeko Urko Oskoz eta Nerea Urbizu izan ditugu prestatzen ari diren lan berriaz.