Enplegu Planak 20.000 lanpostu sortzea aurreikusi du

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 20a

"Ahalik eta adostasun sozial eta politiko handiena" erdietsi nahi du Nafarroako Gobernuak planaren bitartez; sindikatu, enpresa eta alderdiekin mintzatuko da zirriborroa aurkeztuta.

Enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa eta lana izateko aukerak zabaltzea. Horiek dira Nafarroako Gobernuak aurkeztutako Enplegu Planaren hankak. Gainera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak "arreta pertsonalizatuagoa" eskainiko duela ere esan dute. 

Osotara, 140 neurri agertzen ditu zirriborroak, "pertsonen eta enpresen beharrak" asetzeko. Exekutibak dioenez, "garapen modelo berria" sustatuko du: "lehiakortasuna, gizarte kohesioa eta ingurumena" ardatz.

Enpleguaren kalitateari dagokionez, behin betiko kontratazioan jarri nahi du indarra: orain dauden 17.000 behin betiko kontratuetatik 25.000 pasa nahi du. Eta, ildo beretik, emakumeen, gazteen eta 45 urtetik gorakoen zein aniztasun funtzionala dutenen enplegugarritasuna handitu nahi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!