Ana Lazkano, BNI Nafarroa enpresa taldeaz

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 20a, 20:16

Irailaren 21ean aurkeztuko da Iruñean bertako lehen BNI Netwoking taldea. Ana Lazkano taldeko zuzendari aholkuemalea gurean izan da honen inguruko informazioa ematen.

 

 

Aurkezpena Nafarroako enpresari guztiei irekia da eta helburua haiei jakinaraztea zein den sarean lan egiten duten enpresa talde honen funtsa. BNI (Business Network International) ekimena nazioarte mailan zabalduta dagoen negozio taldeen sarea da. Mundu maila 7000 bazkide ditu. Estatu espainarrean 190 dira bazkideak eta orain Nafarroan abian jarriko da. Oraingoz 20 enpresa dira parte hartzaileak. Ana Lazkanok honen berri zehatza eman digu Euskalerria Irratian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!