Ikasketa buruak, koordinatzaileak, zuzendaritza organoetako kideak... horiek guztiek diru gehigarri bat jaso dute orain arte, euren lanaren ardura erantsia dela eta. Hori hala izan da Hezkuntza publikoan, baita itunpekoetan ere.
Sare kontzertatuan, baina, plus hori kolokan dago orain, Nafarroako Ikastolen Elkarteak , Gizarte izaerako eskolek, Eskola katolikoek eta Cuatrovientos Institutu kooperatibak salatu dutenez.1.200.000 euro galduko dituztela salatu dute, eta, ondorioz, aparteko lana egiten dutenek ordainik izanen ez dutela
Abuztuaren 31n agortu zen Nafarroako Gobernuaren eta itunpeko zentroen arteko akordioa, eta, une honetan, berria negoziatzen dabiltza bi aldeak. Exekutiboak irakasle guztiei soldata igo die, eta, beraz, gehigarriak kendu ditu ardura postuetarako. Kontzertatuetako kideentzako, nolanahi ere, gauza batek ez du bestearekin zerikusirik.
Horregatik, "ezinegona" eta "kezka" azaldu ditu Iñaki Irazoiz eskola katolikoetako zuzendariak: "itunpekoek eta publikoek analogoak izan behar dute".
Josu Reparaz Ikastolen elkarteko presidenteak ere egoera kritikatu du, baina, mahai gainean dagoena zirriborro bat baino ez denez, bilera erronda iragarri du, eta gaia konpon daitekeelakoan dago.
Hala, lema biratzeko, sare kontzertatuari emandako esleipenak urte batzuetako iraupena izan behar duela aldarrikatu dute itunpeko zentroetako ordezkariek, eta hori Nafarroako Aurrekontuen Legean zehaztu beharrekoa dela.