Lesbianei ugalketa bermatzeak "antolakuntza arazoak" dakartzala esan du Ginekologia buruak

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 14a

Argazkia: Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa.

> Bikoterik gabeko pertsonen kasuan ere gauza bera aipatu du.
> UPNren garaian izendatutako azken karguetako bat da Ricardo Ezkurra.
> Abortua ezartzea ere "zaila" da, haren aburuz, "mediku asko" kontzientzia eragozleak direlako.

UPN gobernutik kentzeko hiru hilabete eskas falta zirenean izendatu zuten erregionalistek Ricardo Ezkurra Osasunbideko Ginekologia buru.

Atzo, Sexu Ugalketa Osasunerako Foru Dekretua Nafarroako Parlamentuan azaltzeko agerraldia egin zuen, baita argi utzi ere UPNren tesiekin bat egiten duela, batez ere bi gaietan: bat, lesbiana bikoteentzako eta bikoterik ez dutenentzako ugalketa bermatzeak "antolakuntza arazo ugari" dakartzala esan du; eta bi, abortua sare publikoan txertatzea "zaila" izanen delakoan dago, "mediku asko" kontzientzia eragozleak direlako.

Hain justu, horixe bera zen UPNk lehengo agintaldian ziona, eta, egun, batere aldaketarik gabe mantentzen duena. "Baten batek pentsa dezake hau esateak dekretua ezartzeko oztopoak jartzea dela; ezta pentsatu ere", esan du Ezkurrak. Gobernuari "errealitatea" zein den azaltzeko betebeharra daukala azpimarratu du, halaber, "hori txarra edo ona izanda ere".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!