Maria Solanaren txio ironiko batzuk erabili ditu UPNk haren dimisioa eskatzeko

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 13a, 13:29

2011n, Barcinari botatako tartakada kritikatu zuen gobernu eledunak Twitterren, baina txioak testuingururik gabe erabilita haren dimisioa exijitu du Esparzak.

Bi txio horiek dira Javier Esparzak (UPN) Nafarroako Gobernuko eledunaren aurka egiteko erabilitakoak. Testuingurua falta dute, baina; izan ere, goiko txio segidan ikus daitekeen gisan, ironikoki ari zen Solana tartakadei buruz, Mugituren ekintza kritikatuz.

Javier Esparzak, ordea, Ignacio Murillok zuzendutako navarra.com hedabideak kaleratutako informazioa guztiz sinetsi, eta "indarkeria goratzea" zein "erasoak txalotzea" leporatu dio Solanari, hasiera batean, hedabide horretan, txio horietako bi baino ez baitituzte argitaratu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!