Irailaren 21ean, Bakearen Nazioarteko Egunean, Tuteran goratuko dute Paco Etxeberria forentsearen lana, eta bertan izanen da Uxue Barkos, Nafarroako presidentea.
"Bakearen eta bizikidetzaren" bidean egindako beste urrats bat da hau, Ana Ollo kontseilariaren esanetan.
Aurten lehenengo aldiz ospatu behar badu ere exekutiboak gisa horretako ekitaldi bat, ez da azkenekoa izanen eta urtero memoriaren inguruko zerbait egitea aurreikusi dute.