Medikuarekin zuten hitzorduan huts egin dute 26.000 pazientek

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 12a

Administrazioak nabarmendu du abisatu egin behar dela joateko asmorik ez izatekotan.

Medikuarenean hitzordua izan bai, baina gero ez azaltzea. Uste baino ohikoagoa da, pazienteen %4,2k jokatzen dute horrela -26.218 lagunek-, eta administraziotik bidali dute oharra: halakoetan, abisatu egin behar da, hutsik geratutako hutsune horiek ez baititu inork beteko.

Paziente horietatik guztietatik, 8.532 lehen kontsultara ez dira azaldu. Zifra larria, ezbairik gabe, kontuan izanda 39.516 pertsona daudela aurreneko kontsultara noiz deituko zain.

Udan apur bat igotzen da huts egite kopurua. Urtarriletik ekainera %4,2koa den bitartean, %4,6koa da udako tasa. Era berean, abisatutako huts egiteak %11,9 dira ikasturtean eta %13,7 uda partean.

Administrazioak SMS zerbitzua du martxan huts egiteak ekideteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!