Izen ematea zabalik dago Iruñeko UNEDeko 27 graduetan

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 12a

Argazkia: UNEDen Madrilgo unibertsitatea.

Urriaren 20an amaituko da epea. Karrerez gain, ingelesa ere ikas daiteke.

Klasera joan gabe ere ikas daiteke; ireki dute jada UNED unibertsitatean izena emateko epea, eta 27 karrera daude hautatzeko. Urriaren 20 arte dago apuntatzeko aukera, unibertsitatearen webgunean bertan.

Eta ingelesa jakin nahi duen horrek ere badu zer ikasia: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak eskaintzen dituzte eta. Ingelesa klaseetan, urriaren 30ean itxiko dute izena emateko epea.

50 urtetik gorakoentzako Senior unibertsitatea, aldiz, irailaren 30 arte egonen da zabalik.

Saio informatiboak eginen dituzte hilaren 19an, 20an eta 21ean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!