Bankuek 751 etxebizitza huts salgai dauzkate Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 12a

Desjabetutako etxebizitzak dira gehienak, eta 5.000 eta 894.000 euro arteko prezioan daude salgai, batez ere Corellan, Tuteran eta Iruñerrian.

Espekulazioaren burbuila lehertu eta zortzi urteetara, bankuek, oraindik ere, 751 etxebizitza huts dauzkate salgai, gehienak, Erriberan -Corella eta Tutera dira zenbaki altuena dutenak-; Iruñerria da zerrendako hirugarrena.

751 etxe horietatik ia erdia dago hiru inguru horietan. Are zehatzago: 182 daude Kadreitan, Kaskanten, Kastejonen, Cintrueñigon, Corellan, Fiteron, Murchanten, Ablitasen, Arguedasen eta Barillasen; Iruñerrian, 188.

Etxebizitzei dagokienez, asko desjabetutakoak dira eta gainontzekoak eraiki eta gero sekula saldu gabekoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!