Geldi errotatiba! Euria ari du Iruñean! Nork pentsa zezakeen duela pare bat urte hori albistea izanen zenik. Orduan, Mordor esaten genion euskaldunon hiri buruzagiari, euria barra-barra botatzen zuelako udaberrian zein udan. Aurten, Euskal Herriko Ecija esan geniezaioke; izan ere, lehortea eta bero sapa dira nagusi gurean. Uztailean eta abuztuan apenas bota duen euririk. Eta merkurioa goi gailurretan ibili da. Abuztuaren 22tik eta gaur arte, konparaziora, 11 egunetan termometroek 33 graduen langa gainditu dute: 18 egunetan 11 aldiz. Bada marka.
10:15 aldera, euri pika bat izan dugu, xirimiri mehar bat. Meteorologoen iragarpenen arabera, gaur ez du askoz gehiago botako. Datorren asterako bai, astearte eta asteazkenerako pulamentuzko erauntsiak iragartzen dituzte.