Argazkian ikus daitezkeen markak ez ditu eragin estralurtar berde batzuen espazio-ontziak, baizik eta polizia gorri batzuen helikopteroak. Abuztuaren 25ean, azken 30 urteotako suterik handiena pairatu genuen Nafarroan, Tafalla, Puiu eta Artaxoa aldean. Helikopteroz garren aurkako borrokan zihardutela, foruzainak jabetu ziren Artaxoako artadi batean artoa ez ezik bestelako landareak ere bazirela. Erre izan balira, seguru asko sutea itzali nahian zebiltzanen aldartea aldatuko zen; izan ere, marihuana landareak ziren. Foruzainek artadian sartu, landareok atzeman eta Iruñera eraman dituzte, Osasun unitatera, han suntsitzeko.