Dokumentala, esperimentazioa edo animazioa egiteko izanen da laguntza, Nafarroako Aldizkari Ofizialean jaso dutenez. Helburuak Interneten eta zinema aretoetan proiektatzea izan beharko du; alegia, publikoari zuzenduta egotea. Iraupenari dagokionez, 60 minutu baino gutxiagokoak izan beharko dute. Gainera, errodajearen %50 Nafarroan egitea izanen da baldintzetako bat.
Diru laguntzek proiektuaren %50 har dezakete beren gain, gehien jota. Urriaren 6 arte eskatu ahalko dira diru laguntzak.