Langabeziak %1,8 egin du behera abuztuan Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 2a

707 lagun gehiago egon dira lanean abuztuan. Hala, 38.899 nafar egon dira apuntatuta Lan Zerbitzuan, iaz baino 2.868 gutxiago.

Iazko datuak hobetu dituzte aurtengo abuztuko datuek: 707 lagunek lortu dute lana abuztuan eta, hori dela kasua, %1,79 egin du behera langabezia tasak.

Are hobea da emaitza 2015eko datuak aintzat hartuta: orduan, 2.868 pertsona gehiago zeuden langabezian. Orain, %6,87 egin du behera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!