Preso gaixoen aldeko manifestazioa eginen dute Etxarrin, debekatu duten arren

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 2a

Argazkia: Etxarri Aranazen Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua.

Gaixorik dauden presoak kalera! Amnistia osoa! lelopean mobilizaziora deitu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, bihar, 19:00etan.

Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkari Carmen Alba Etxarriko mobilizazioa debekatu badu ere, AEMko kideek iragarri dute debekuari helegitea jarriko diotela eta deialdiarekin segituko dutela.

"Helegitea jarriko dugu, baina, edonola ere, mugimendu honentzat manifestazioa egitea beste aukerarik ez da existitzen", esan dute. Hala, gaixo dauden presoen egoera "oso larria" dela ohartaraztearekin bat, "ondo neurtutako espetxe politika hiltzailearen emaitza" dela ziurtatu dute.

Ildo beretik, eri dauden presoak aska ditzaten "ekimenak" martxan jarriko ditu AEMk, "begi bistatik galdu gabe amnistia dela horrelako egoera guztiak bukatzeko bermea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!