Zenbait foruzaini soldata jaitsiko dietela adierazi du Beaumontek

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 1a

Polizia Legea bete behar du Nafarroako Gobernuak, Beaumont kontseilariaren hitzetan, eta "deus zehatza" ez badago ere, soldata jaistea "lege mandatua" da.

Barne kontseilari Maria Jose Beaumontek azpimarratu du Polizia Lege berriaren zirriborroan aztertzen ari diren soldata taulak ez direla "deus zehatza". Nolanahi ere, prentsaurrekoan adierazi du "zenbait foruzaini" soldata jaitsiko dietela, "lege mandatua" baita hori.

"Gastu bat dago gobernuak Foruzaingoari ordaintzeko daukan portzentajean, eta hori birbanatu behar da; beraz, ondorioztatu daiteke foru polizien soldatak jaitsiko direla". Kontseilariarenak dira hitzak.

Oraindik ez da irmoa

Orain, Polizia Legea martxan dago eta Nafarroako Kontseilutik pasako da, gobernuak zirriborroaren edukiak aintzat hartu ostean. Aurrerago onartzea da litekeena.

"Gobernuak oso argi dauka Polizia Legea bete behar duela eta denborari eta formari dagokienez eginen du", kontseilariaren hitzetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!