Nafarroako Gobernuaren Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiaren Basozaintzako eta Mendi Zerbitzuko langileek egindako behin-behineko neurketen arabera. 2.006,5 hektarea nekazaritza-lurrak dira, 1.455 basokoak eta, gainerakoa, 76,5 hektarea, azpiegiturei dagozkie. Azkenean kaltetutako azalera suteak lehen 14 orduetan izandako garapenarekin bat dator ia.
Bestalde, Suhiltzaileen Zerbitzuak egindako aurretiazko txostenak sutean jarraitutako jarduera jasotzen du. SOS Navarran A-15eko erdibitzailean sute bati buruzko abisua jaso ondoren, 11:53an, Tafallako parkeko suhiltzaileak joan ziren bertara, eta 12:26an, sutea itzali ezin zutenez, Basoko Suteen Brigadari (BRIF) laguntza eskatu zioten.
Ingurumenaren balorazioa
Ingurumenaren balorazioari dagokionez, aipatu behar da astelehenean sei toki-erakundetako lursailak ukitu dituen zonaldea aztertzeko lanak hasi zirela (Puiu, Garionain, Barasoain, Añorbe, Artaxoa eta Tafalla).
Une hauetan jasotako informazioarekin ari dira lanean, eta, horregatik, ondorio guztiak zuhurtasunez tratatu behar dira, baina batutako datuen lehen azterketa batetik (Mendien Zerbitzuak egina) ondorioztatu daiteke ezbeharrak 3.538 hektarea kaltetu dituela, 2.006,5 nekazaritza-lursailetakoak eta 1.455 basokoetakoak.
Kaltetutako nekazaritza-azaleratik, ia guztia, 1.943 hektarea belar-soroen lurrak dira, 32 landare aromatikoak, 16,3 olibondoak, 9,65 almendrondoak, 5,3 mahastiak eta 0,18 baratzak. Basoko azalerari dagokionez, 1.455 hektareatatik 928 hektarea, hau da, % 63,8 sastrakek eta larreek betetako lurrak dira, % 17 pinuaren birpopulazioa duten lurrak (alepo pinua bereziki) eta gainerako % 19,2 (281 hektarea) abarizti eta hariztiak.
Kaltetutako landaretza-motak eta suteak sutearen zati ezberdinetan zuen indarra kontuan hartuz, kaltetutako basoko lurren % 80 inguruk berriz hazteko edo naturalki birsortzeko gaitasuna izango duela kalkulatzen da. Abarizti, harizti eta hostozabalen kasua da.
Ustez, ezbeharraren lehen orduetan erretako masek berriz hazteko gaitasun handiagoa izango dute, haizearen ondorioz sutea oso bizkor pasa zenez bertatik, azalagotik kaltetzea ekarri zuen. Nolanahi ere, haizearen indarra gutxitu ondoren su-garrek hartutako zuhaitzak kalte handiagoa jasan dute, eta horrek berriz haziko ez direla esan nahi ez badu ere, kezka handiagoa dago.
Alepo pinuaren birpopulatzeari dagokionez, espezie horren ezaugarria da basoko suteei egokitzeko duen ahalmena, pinaburuen irekieran eta pinazien sakabanaketan gauzatzen dena, zuhaitzak tenperatura handiera heltzen direnean: hala, basoko masa era naturalean birsortzen da.
Aste honetan zehar, beratik bertara datu gehiago batzen jarraituko da, eta aztertu egingo dira lursailen gainean izan duen kalte-maila erabakitzeko asmoz, udal-mugarte bakoitzean landaretza-motaren arabera kaltetutako azalera jakiteko, eta lehengoratzeko egin daitezkeen etorkizuneko jardueren lehen aurreikuspen bat egiteko.
Gainera, su hartutako nekazaritza-lurretan izandako eragina aztertzeke dago, bai eta kaltetutako lastategiak ere, eta beharrezkoa da ere nekazariek beraiek emandako datuak batzea jasan izan ahal dituzten kalteak baloratzeko eta jakiteko zer laborantza zeuden babestuta nekazaritza-aseguruen bidez eta zein ez.
Abelburuei dagokienez, ez zen kalterik izan, erreskatatu ahal izan ziren eta ganadua eta ardiak inguruko ustiapenetatik atera ahal izan ziren.