Aldaketa gehiago egonen dira Hezkuntza Sailean

Euskalerria Irratia 2016ko abuztuaren 31

Argazkia: Jose Luis Mendoza, prentsaurreko batean.

Juan Ramon Elorzen ordez, Nekane Oroz eta Estebe Petrizanen kargua hartzeko Roberto Perez egonen direla iragarri ostean jakinarazi dute Hezkuntza Departamentua gehiago aldatuko dela.

"Gobernu krisi bat momentu honetan ez dut ikusten; aldaketak bai, baina aldaketak estruktura osoan. Horretaz ari gara. Kontseilaririk ez dugu aldatuko. Bestelako karguetan... errebisio bat egin beharko dugu, urte bat pasa ondoren". Uxue Barkos Nafarroako presidentearenak dira hitzak. Eta betetzen ari dira ekainean iragarritakoak.

Atzo jakinarazi zuten Nekane Orozek beteko duela Juan Ramon Elorzen postua eta, Nekane Oroz egonen dela Estebe Petrizanen tokian. Horrez gain, beste izen batzuk ere desagertuko direla esan dute.

Aspaldiko eskaera

Hezkuntzan aldaketak egin behar zirela esan zuten aspaldi ELAk, LABek eta Steilasek, erregionalisten garaiko hainbat pertsona oraindik bertan zeuden eta. Dirudienez, oraingo mugimendua lehengo gobernuko arrastoak kentzeko aurrera pausoa dira.

UPN eta PSN haserre dira jada, eta azalpena eskatu dizkiote exekutiboari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!