Zaintza lanetarako gelditu dira zortzi suhiltzaile Puiu eta Tafalla inguruetako soroetan. Sutea menderatua dago, baina, badaezpada zonaldea gainbegiratzeko gelditu dira han. Foruzaingoa bestetik, zigarrokina aztertzen ari da, jakin nahian nork bota zuen AP-15 errepide hertzera, nahiz eta jakin, zaila izanen dela identifikatzea.