Txuriz jantziko da Nafarroako Parlamentua ostiralean. Errefuxiatuak ekarriko dituzte gogora eta bereziki Mediterraneo itsasoan bizia galdu duten guztiak. Mahai eta Eledunen batzarrak hartu du erabakia eta hala bat egiten du Etorkinen eta Errefuxiatuen Sareak abian jarritako #Light4Refugees kanpainarekin bat eginen dute.
Irailaren 2a izan zen Mediterraneo itsasoak azken urteotan utzi duen irudi latzenetako baten erakusle: Aylan Kurdi haurraren argazkia, Turkiako hondartzan itota.