Datuak Espainiako Lan Ministerioarenak dira, eta CCOO sindikatuak horien gaineko txostena zabaldu du. Nafarroan, urtarriletik ekainera, baja laborala eragin duten 4.378 istripu gertatu dira. Igoera Estatuko erkidegoen artean handiena da. Eta Nafarroak alor honetan 2014 urtean hasitako gorantzako bidean aurrera egiten du.
CCOO sindikatuaren irudikoz, datuok “Espainiako eta Nafarroako gobernuek lan-arriskuen prebentzioan egin dituzten murrizketen ondorio zuzena da, baita enpresek krisiaren ondorioz egin dituztenenak ere”.