ETBren auziko blokeo egoera amai daiteke. Edo hori dirudi, behintzat, Nafarroako Gobernuak asteartean hartutako erabakiari so. Hedapen digitalerako 25 kateetatik hamahiru gordeko ditu ETBrentzat.
Hala, Nafarroako zonalde ezberdinetan ETBren kanalak ikusgai egonen dira, ez zonalde guztietan kate guztiak, ordea. Pixkanaka pixkanaka ETB1, ETB2 eta ETB3 lurralde osora zabaltzea da asmoa.
Euskal Irrati Telebista hedatzeko urratsetako bat da hamahiru kate eskaintzearena. Lehen pausoa uztailaren 15ean eman zuten Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, lankidetza harremana sinatu zutenean.
Era berean, Ileazpiri eta ETBri jarritako zigorra bertan behera uzteko galdegin diote Espainiako Telekomunikazio Idazkaritzari.