2007an beherakadan zegoen Noaingo aireportua, maldan behera, etengabe bidaiariak galtzen, baina 2015ean zenbaki hobeak lortu zituen. 73.851 bidaiari izan zituen orduan, orotara.
Aurten, mantendu egin du iaz hasitako bidea: 74.012 bidaiari izan ditu, hau da, %0,2ko gorakada. Ekainak utzi ditu zenbaki baikorrenak: 2015ean, 14.540 lagunek hartu zuten hegaldia Noianen, aurten 15.038 izan dira.