Burutik behera odol faltsua bota dute 75 ekintzailek udal plaza parean, "odolik gabeko sanferminak" aldarrikatzeko. Hala, urtero sanfermin bezperan egiten duten legez, zezenketen kontra azaldu dira.
Bestalde, sinadura bilketa abiatu dute Interneten, animaliarik erabili ez dadin exijitzeko.