San Fermin Pamplona aplikazioak berrikuntzak dakartza aurtengo festei begira: su festen lehiaketan botoa emateko aukera eskainiko du eta mapa batean jai guneak aurkitzekoa ere, hiriko mapa izanen du eta. Horrez gain, erraldoiak eta buruhandiak geolokalizazioa erabiliz topatuko ditu.
Egunez egun, eguraldiaren berri emanen du, eta egitaraua osorik kontsultatu ahal da bertan.
Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez deskargatu daiteke, doan. 25.000 jaitsiera baino gehiago dauzka jada, aurtengoak, 8.800.