Aspaldiko partez 40.000 lagunetik behera dago langabezia tasa Nafarroan: 39.658 pertsona dira, hain justu, lan gabe daudenak. Maiatzean, 41.175 ziren, eta, beraz, 1.517 pertsonako beherakada izan du.
Iazko datuekin alderatuta, nabarmen egin dute zifrek hobera, izan ere, %7,6ko apalaldia izan du tasak 2015eko ekaineko datuei so.
Krisia hasi zenetik jaitsiera "handiena" da, Miguel Laparra Gizarte Eskubideen lehendakariordeak adierazi duenez, hau da, 2008tik; horregatik, "oso baikorra" da datua, haren irudiko.