Genero indarkeriari lotutako 364 salaketa jarri dituzte, urtarriletik martxora arte. Kanpo geratu dira legeak berak indarkeria matxistaren adierazpidetzat hartzen ez dituen kasu horiek guztiak. Larria da zenbatekoa: beste era batean esanda, egunero lau emakumek salatu dute genero indarkeria pairatzen dutela.
Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, 10.000 emakumeen artean 11,2k sufritu dute genero indarkeria.
Bestalde, 82 babes eskaera egin zituzten salaketak jarri zituztenetako batzuk, eta horietatik %67 baino ez zituen onartu Nafarroak.