Etxebizitza eredua aldatzea. Hori da Nafarroako Gobernuaren xedea. Horretxegatik, irailerako lege proposamena aurkeztuko du legebiltzarrean, alokairu soziala eta eraikinen zaharberritzea sustatzeko. Alokairuak merkeagoak izanen dira era horretan, %8 inguru, Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordearen hitzetan.
Lauko gobernuko alderdiek adierazi dute adostasun "erabatekoa" dutela lege hori garatzeko, eta laster tramitatuko dutela.
Babestutako alokairuetako prezioak ezarriko ditu legeak. gainera, alokairu diru sozialerako diru laguntzak ere eskainiko dituzte.