Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak aurkeztu dute karabana babesteko testua, eta PSNren oniritzia jaso dute; UPNk eta PPk aurka bozkatu dute.
PSNk "kriminala" hitza kentzeko eskatu du, baina gainontzeko alderdiek ez dute harekin bat egin, eta, ondorioz, deklarazioan mantendu egin dute terminoa.
Hala, mugetan "blokeatutakoei" elkartasuna agertu diete; horrez gain, Greziar herria ere gogoan hartu dute, "austeritate politikek zigortu arren, elkartasun eredu" delako.
Informazio gehiago karabanaren Twitter kontuan aurki daiteke.