Santos: "Ez gara oso pozik geratu; Nafarroan, bete dugu gure lana, baina, Espainian, ez"

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 27a, 11:54

Argazkia: Eduardo Santos Nafarroako Parlamentuan.

"Porrotik ez, baina helburu betea ere ez", esan du Ahal Duguko kide Edurardo Santosek Euskalerria Irratian, eta lortutakoaren balorazio gazi gozoa gauzatu du.

"Ez gara oso pozik geratu; Nafarroan, bete dugu gure lana, baina, Espainian, ez. Pentsatzekoa zen eserlekua mantenduko genuela, baina deus ez da ziurra hauteskundeak gauzatu arte", jakinarazi du Ahal Duguko kiseak.

Sorpasorik ez du lortu alderdi moreak, eta horren inguruko hausnarrak ere ez ditu ahantzi: "Porrotik ez, baina helburua betea ere ez". Hala laburbildu du lortutakoa.

Zioetan jarri nahi zian du lupa. "Zergatiak aztertzeko denbora beharko dugu. Analisi sakonagoa egin behar da, trasbase sakonak izan direlako. Nondik nora joan edo etorri diren aztertzeko. Espainiako Datuak aztertuta, koalizio bezala, zegokiena egin dutela diote. Bigarrena, hauteskundeak beti dira hobeak eskuinarentzat: beldurraren politika eta orekarena aztertuta".

Ezinbestean, Nafarroako egoerari erreparatu dio gertutik, 'aldaketaren gobernua' ardatz. "Aldaketaren foru gorbenuak akordio programatikoa du, lau zutabe, lau alderdi. Erkidegoetako hauteskundeetan ateratako emaitzak dira. Egia da Geroa Baik asko galdu duela, gainerakook ere, baina ezin da alderatu hauteskunde orokorra erkidegoetakoekin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!