"Egoera anomaloa" zena, alegia, hezkuntzako behin behineko funtzionarioek udako oporretan ez kobratzea, bukatu eginen da, Ana Ollo bozeramaileak adierazi duenez.
Orain arte, ekainaren 30 arteko kontratuak zituzten, eta, hala, exekutiboak beharrean ari ez zirenean ordaintzea ekiditen zuen.