Menpekotasuna dutenak zaintzeko 2.000 lanpostu sortuko ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 23a

Argazkia: Miguel Laparra Gizarte Gaietarako lehendakariordea, Nafarroako Parlamentuan.

Miguel Laparra Gizarte Gaietarako lehendakariordeak esan du menpekotasuna dutenak zaintzen dituzten %100ek beharko dutela akreditazioa aurrerantzean.

"Enplegu zurien" inguruko jardunaldiak egin ditu Gizarteko Ekonomia Enpresen Elkarteak (ANEL) Iruñean, hau da, menpekotasunari lotutako lanen ingurukoa, eta bertan izan da Miguel Laparra Gizarte Gaietarako lehendakariordea. Adierazi duenez, Nafarroako Gobernuaren asmoa da arlo horri lotutako 2.000 lanpostu sortzea, eta baldintza "duinagoak" lortzea.

Hala, batez ere emakume langileak dituen arlo horren inguruan hausnartzea "oso garrantzitsutzat" jo du Laparrak, kontuan hartuta, gainera, epe luzeko langabe asko dituela, 2011ko murrizketek 1.3000 lanpostu desagerrarazi zituztenez geroztik.

Egoera horri gainera, zahartutako gizartea gehitu behar zaio, zeinak gero eta artatze handiagoa behar baituen.

Irregulartasuna. Hori da "enplegu zurien" artean maiz ikus daitekeen egoeretako bat. Langileen %78k dute frogatutako prestakuntza. Gainontzekoek ez. Horregatik, %100ek eskuratzea da Gizarte Gaietarako lehendakariordearen asmoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!