Osasunbiderako, Administraziorako eta Osasun eta Enplegu Instituturako 298 plazako LEP aurkeztu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 17a

Argazkia: Lan Eskaintza Publiko batean gauzatutako azterketa.

Aurten izanen da deialdia, eta, hala Hezkuntzako LEPari gehituko zaio.

298 lanpostuen oposizioak eginen ditu exekutiboak aurten. Osasunbidekoak dira 192, Administrazio Publikoko Muinekoak, 100 eta Osasun eta Lan Publikokoko Institutukoak, sei.

"Enpleguaren alde apustu egitea" da Nafarroako Gobernuaren helburua, Maria Jose Beaumont barne kontseilariak adierazi duenez, behin-behinekotasun tasa jaistearekin bat.

Zeintzuk dira eskainiko diren plazak?

Osasunbidean, honako hauek dira oposizioetara aterako diren lanpostuak: 90 erizain, hamasei pediatra, hamasei fisioterapeuta, hamabi anestesista, hamar ortopedia eta traumatologia zirujau, sei emagin, bost radiodiagnostiko egile, bost liseri aparatu eta zirugia orokor aditu, bost psikiatra, bost ginekologo eta obstetrizista, lehen arretako bost mediku, errehabilitazioko lau, oftalmologiako lau, hiru psikologo kliniko, bi kardiologo, bi urologo, liseri aparatuko bat eta dietista nutrizionista bat.

Administrazio Publikoaren kasuan, askotarikoak dira iragarritako postuak: 37 foruzain, hamabost suhiltzaile, hamabi Ogasun kudeatzaile, Ogasuneko hamar teknikari, zortzi psikologo, zortzi gizarte langile, bost administrazio publikoko teknikari ekonomiko eta bost ingeniari.

Osasun eta Lan Publikokoko Institutuari dagokionez, albaitari plazak dira seiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!