Metropoli Forala 2016-06-17

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 17a

Abokatu, idazle, politikari, euskaltzain. Patxi Zabaleta izan dugu esperientziaren solasaldian. Osasunak bihar jokatuko du azken urteotako partidurik garrantzitsuena. Gironaren kontrako norgehiagokaren aurreko kronika egin dugu gaurko saioan.
Airea uste baino kutsatuago dago Nafarroan. Ekologistak Martxan taldearen ikerketan oinarrituta Edurne Elizondo kazetariak erreportaia interesgarria egin du gaurko Nafarroako Hitzan eta horren berri eman digu. Asteburuko zine estreinaldiak ere aurreratu ditugu eta Iruñeko Gaztetxeko kideekin ere mintzatu gara. Angel Erro poetaren eskutik errematea 2015-2016 denboraldiko azken Metropoli Foralari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!