Foruzaingoak bizkartzain unitatea 50 lagunetara murriztu du, zortzi birkolokatu ostean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 15a

Argazkia: Uxue Barkos eta Ainhoa Aznarez dira bizkartzaina daramaten bi politikari.

2012an, 88 bizkartzain zeuden; orain, 50. Are gehiago txikitzen jarraitzea da exekutiboaren asmoa.

Foruzaingoaren parte diren 50 bizkartzain daude, une honetan, Nafarroan. Zortzi birkolokatu berri ditu Nafarroako Gobernuak. Hori da eskolta taldeari orain dagokion joera, gobernuaren arabera: txikitzea.

Joan diren foruzain horiek askotariko helmugak izan dituzte. Jubilatu egin dira bizkartzain batzuk, besteak Trafikora, Ingurumen Brigadara edota Prebentzio Sailera joan dira.

Politikari gutxi batzuk baino ez dute etengabeko bizkartzainen babesa: Uxue Barkos presidentea, Ainhoa Aznarez parlamentuko burua, Miguel Sanz eta Yolanda Barcina presidente ohiak eta Foruzaingoko buru Torcuato Muñoz.

Gainera, bestelako kide batzuei ere eskaintzen diete noizean behineko zaintza. Esaterako, Manu Aierdi lehendakariordeari, Jose Luis Mendoza kontseilaria eta Jaime Ignacio del Burgo eta Juan Cruz Alli presidente ohiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!