Iruñea, Donostia eta Baiona lotzen dituen txirrindula ibilbidean 2,7 milioi inbertituko ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 13a

Argazkia: Txirrindulariak, Plazaolako bidean.

Ederbidea izenekoa Europar proiektu bat da, eta 9,4 milioi euroko inbertsioa behar du, orotara.

Nafarroari dagozkion zatiak berritzeko bideratuko dituzte 2,7 milioi euroak. Lehenik eta behin, Leitza eta Iruñea arteko bizikleta bide berriak sortzeari ekinen diote. Egun Bertiz eta Plazaolako bide berdeak daude eta ibilbide berria egungoa halako bi baino gehiago izanen da.

Ederbidea-k bizikleta bidezko garraio iraunkorra garatzea proposatzen du, Nafarroak, Gipuzkoak eta Pirinio Atlantikoek eta Iruñea, Donostia eta Baiona hiriek osatzen duten mugaz gaindiko lurraldean. Bidea egokitzeko ekintzez gain, sentsibilizazio eta prestakuntzako ekintzak hartzen ditu barnean; horrekin batera, bizikleta bidezko mugikortasuna garatzea (bidegorriak, trafiko gutxiko bideak) eta zerbitzu osagarriak garatzea ere aintzat hartuko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!