Metropoli Forala 2016-06-10

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 10a, 12:48

Elkarrizketa politikoaren tartean, Iruñeko udaleko gizarte ekintzarako zinegotzi arduradun Edurne Egino, Ezkerrako kidea izan dugu.
Edurne Elizondo, Berria egunkariko kazetariak Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskarak duen tokia aztertu du. Gaur bertan argitaratu dute erreportajea Nafarroako Hitzan eta horren berri ematera etorri zaigu.
Osasunak play offeko itzulerako norgehiagoka jokatuko du bihar Tarragonan, Nastic taldearen aurka. Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariaren eskutik partiduaren aurreko kronika egin dugu. Maialen Goñi zine kritikariak asteburuko estreinaldiak aurkeztu dizkigu. Saioaren azken zatian musika, Toño Muro Balerdi Balerdi taldeko gitarra-jotzailearen Pettiren lanak entzun ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!