"Kantabrikoa-Mediterraneoa tartea Nafarroatik pasatzea nahi dugu", esan du Aierdik (Geroa Bai), eta, AHTari dagokionez, gobernuak "deus" ez duela bertan behera utzi aipatu du. Zaragozarekin eta 'euskal Y'-arekin lotutako garraio mota da gustuko lukeena, eta horretan saiatuko dela argitu du.
AHTak "ekintza ekonomiko oso garrantzitsua" aurrera ateratzea ahalbidetzen du, haren hitzetan. UPNri aurpegiratu dio deus ez egitea, "euro bakar bat ere" ez baitzuen egitasmoarentzat lizitatu.
EH Bilduko Adolfo Araizek esan du AHTaren kontra dagoela, arrazoi ekonomikoak eta sozialak direla medio, bai eta ingurumen alderdiengatik ere. Estatua "xantaia" egiten ari dela uste du Araizek, eta, horregatik, "hirugarren erraila" defendatu du, "konponbide ekonomikoagoa" da eta.