Osasuna Fundazioak eta Iruñeko Udalak hasita zuten jada Osasunaren eta Nasticek arteko lehia Burgoen plazan pantaila erraldoian emititzeko prozesua. Traba bat aurkitu du, ordea, eta bertan behera geratu da egitasmoa.
Movistarrek ez dauzka partidaren gaineko eskubideak, eta gainontzeko kateetan ere ez dago irekian ikusteko aukerarik. Zapuztu egin zaie nahia.
3.500 euroko kostua izan behar zuen bost metro hartuko zituen pantailak.