Metropoli Forala 2016-06-09

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 9a, 12:09

Aisialdiari lotutako negozioak desoreka asko sortu du hirigune historikoetan eta orduan agertu dira arazoak. Nola aurkitu oreka? Ioar Cabodevilla hirigintza adituarekin mintzatu gara gaiaz. "Euskara con mucho gusto" kanpainaren berri eman digu Campion euskaltegiko irakasleak. Osasunak, Sadarren hiru eta bat hartu zuen atzo mendean Tarragonako Nastic. Itzulerako norgehiagoka larunbatean jokatuko da Katalunian. Aritz Agirrek egin digu partiduaren analisia. Eriz Zapirain dokumental zuzendariak Euskaldunon Egunkariaren sorrerari buruzko lana egin du: Gaur irekiko ditu ateak. Katakraken proiektatuko dute gaur arratsaldean eta egilea ere bertan izanen da. Eriz Zapirain elkarrizketatu dugu. Iruñeko udalak iazko literatur lehiaketan saritutako lanak argitaratu ditu. Narrazio laburren lehen saria Dani Martirenak eskuratu zuen. Saioaren azken zatian, "Asteazken hark arrunta behar zuen" izenburuko lana ezagutu dugu kazetari legasarraren eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!