Etxabeak etxe bihurtzeko atea zabaldu du Iruñeko Udalak. Ez edozein baldintzatan, baina. Lehenik eta behin, Nasuvinsarekin eginen du proba pilotua: Buztintxuriko azpi bat egokituko du enpresak, eta etxebizitza sozial gisa jarriko du erabilgarri. Udal ordenantzak bete beharko ditu lokalek, eta behar bezalako azpiegiturak izan.
Buztintxurin birgaituko duten espazioak 145 metro karratu dauzka, eta Ventura Rodriguez kalean dago. Esperientzia ongi ateraz gero, Nasuvinsak haren jabetza diren lokaletara zabal dezake praktika. Hori ere bide onetik joanda, partikularren lokaletara ere zabal daiteke praktika.
Aitzindari bat da markatuko dute, beraz, eta ikusteke dago aurrerantzean zein bide egin dezakeen.