Metropoli Forala 2016-06-08

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 8a, 14:10

Aldaketa politikoaren lehen urteari buruzko elkarrizketa sorta amaitzeko, gaur UPNko parlamentari Iñaki Iriarte izan da gurean. Osasunak Tarragonako Nastic hartuko du Sadarren gauean. Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kirol kazetariekin partiduaren aurreko kronika egin dugu. Sanferminetarako lau aste besterik ez. Xabier Santamariaren eskutik metropoli foraleko giroari neurria hartu diogu. Saioaren azken zatian Erreniega mendia hobe ezagutzeko aukera izan dugu Luis Urzainki mendizalearen eskutik. Iritziaren tartean, Angel Erro eta Jon Alonso idazleak eta Asier Azpilikueta kazetaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!