Espainiako estatua bisitatuko du Barack Obamak, AEBtako presidenteak, uztailaren 9tik 11 arte. Madril eta Sevilla dira haren bidai agendan azaltzen diren helmugetako bi. Baina agian zabal liteke. Kazetari baten galderari erantzunez, aldeko jarrera erakutsi du.
"Litekeena da horretan interesatuta egotea [sanferminetan], baina ez dakit", esan du hitzez hitz Earnestek.
Berria ez da txantxa kontua, ordea. NATOren bilera batean egon ostean azalduko da Obama Madrilen, eta AEBek Europan dituzten baseak ere bisitatuko ditu. Militarra da bidaia, beraz.
Kazetarien galderei erantzunez, Etxe Zuriko bozemaleak: "Susmoa dut seguraski interesatuko litzaiokeela" (Obamari) Sanferminak ezagutzea.
— Mikel Reparaz (@reparazz) 2016(e)ko ekainak 6