Giza Katea egin zuten joan den abenduaren 30ean Iruñean. Espainiako Gobernuak duen ordezkaritza inguratu zuten. Euskal Presoen Eskubideak ziurta daitezen eta sakabanaketarekin amai dadin eskatu zuten ekimen sinboliko horrekin. Isunak jaso dituzte orain. Guztira 22.000 euro. 37 gazteri iritsi zaie zigorra, Mozal Legea baliaturik. Agerraldia egin dute gaur egoera salatzeko.
Hego Euskal Herriko lau hiriburutan egin zuten protesta hori egun berean. Iruñekoek jaso dituzte isunak bakarrik. Halako zigorrik ez dutela onartzen esan eta dinamika bat abian jarriko dutela iragarri dute. Hasteko, bide judiziala erabiliko dutela isunak ekiditeko eta egoera salatzeko.
Uztailaren 1ean urtebete eginen du Mozal Legea onartu zenetik Espainiako Gorteetan. Egun horren harira mobilizazioak ere eginen dituztela diote.