Metropoli Forala 2016-06-03

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 3a, 12:08

Euskara bultzatzeko urrats gehiago emateko eskatuko diote Nafarroako Gobernuari, bihar, Iruñean eginen den manifestazioan. Kontseiluko lehendakari Paul Bilbao izan dugu elkarrizketa nagusiaren tartean.
Osasunak Oviedon jokatuko du bihar. Oraindik ere aukera zenbait badituzte gorritxoek lehen mailarako bideari eusteko. Partiduaren aurreko azken berriez mintzatu gara. Asteburuko zine estreinaldiak ere aurreratu dizkizuegu. Musikari tartea saioaren azken zatian. San Fermin Abesbatzak kantaldi berezi baten bidez ospatuko du 40. urteurrena, bihar, larunbata, Jarauta kaleko Dominikarren elizan kontzertu berezia eskainiz. Fermin Iriarte zuzendariaren eskutik xehetasunak jaso ditugu. Bardeako tiro poligonoaren kontrako martxaz aritu gara Iñaki Redinekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!